Ortodontzia Ikusezina
Donostian

Zer da Invisalign
Ortodontzia Ikusezina?

echeverria-del-valle-ortodontzia-ikusezina-lerrokagailua

Invisalign minik gabeko sistema berria da, oso eraginkorra zure hortzak lerrokatzeko eta zure irribarrea hobetzeko. Inor ez da jabetuko aho-aparatua daramazunik. Horregatik da gure pazienteek gehien eskatzen duten tratamendua.

Zure ahoaren ezaugarrien arabera diseinatzen diren lerrokagailu erauzgarri ikusezinak du oinarri metodoak. Lerrokagailuak bi astean behin aldatzen dira, hortzak pixkanaka eta zehatz mugi daitezen doktoreak proiektatutako azken posiziorantz.

Etapa bakoitzean hortz jakin batzuk baino ez dira mugitzen, fase bakoitzeko tratamendu-plan bati jarraituz. Horrela, urratsez urrats eta modu milimetrikoan zuzenduko ditugu maloklusioak, ia modu ikusezinean.

Invisalign Ortodontzia Ikusezinera
jotzeko arrazoiak edo sintomak.

echeverria-del-valle-ortodontzia-ikusezina-gainjarpena

Gainjarpena

echeverria-del-valle-ortodontzia-ikusezina-tartea

Tartea

Gurutze-hozkada

echeverria-del-valle-ortodontzia-ikusezina-hozka-sakona

Hozka sakona

echeverria-del-valle-ortodontzia-ikusezina-gehiegizko-hozkada

Gehiegizko hozkada

Nori gomendatzen zaio
Ortodontzia Ikusezina?

Invisalign bidezko Ortodontzia Ikusezina heldu, nerabe eta haurrentzat da aproposa. Izan ere, paziente bakoitzaren beharren eta adinaren arabera, neurrira egindako konponbidea eskaintzen dugu.

Invisalign Full.  Helduentzat.

Invisalign Lite.  Malposizio arinak.

Invisalign First. 6 eta 11 urte bitarteko haurrentzat.

Invisalign Teen. Nerabeentzat.

Invisalign Express. Gainjarpena edo diastema.

echeverria-del-valle-ortodontzia-ikusezina-norentzat

Zeintzuk dira
Ortodontzia Ikusezinaren etapak?

1. Lehenengo bisitan zure ahoaren azterketa pertsonalizatua egingo dugu, haren beharrak eta ezaugarriak ondo ezagutzeko. Horren arabera erabakiko dugu zure lerrokagaiku ikusiezinaren ezaugarriak eta neurriak.

2. 3Dko irudien teknologia aurreratuari esker, gure tratamenduarekin lortuko duzun irribarre berria aurretik ikusi ahal izango duzu. Jasoko duzun Clincheck-an zure lerrokagailuei eta tratamenduaren faseei buruzko informazio guztia eskura izango duzu.

3. Aparatua jartzen dizugun egunean emango dizugu masterclass bat eta zure Invisalign KIT-a.

4. TAzterketetarako deituko zaitugu, hasieran hilekoak eta gero bi hilekoak.

5. Hilabete gutxi ondoren zure irribarre berria erakutsiko duzu.

echeverria-del-valle-ortodontzia-ikusezina-goiko-lerrokagailua

Zeintzuk dira Invisalign
Ortodontzia Ikusezinaren abantailak?

Minik gabekoa eta oso erosoa da.

Ez dio eragiten ez hizketari, ezta elikadurari ere.

Tratamendurik estetikoena da.

Ahoko higienea hobetzen du.

Erauzgarria eta erabilerraza da.

Tratamenduaren azken emaitza aldez aurretik ezagutuko duzu.

Aldez aurretik jakingo duzu tratamenduaren iraupena.

Ezin hobea da metalekiko alergiak dituzten pazienteentzat.

Kontsulta laburrak.

Hitzorduen arteko bitarte handiagoak.

Ukipen kirolak egin daitezke.

Deskaltzifikazioak saihesten ditu.

Larrialdi gutxiago.

Ez du larrialdirik behar.

Zenbat denbora eraman
behar dut aparatua?

Invisalign tratamenduak 7 eta 30 hilabete artean irauten du, kasuaren konplexutasunaren arabera, hasierako egoerak baldintzatzen baitu. Horregatik, funtsezkoa da aldez aurreko azterketa egitea tratamendua eta helburuak egokitzeko, eta ahalik eta denbora laburrenean emaitzarik onena lortzeko.

Zer gertatzen da aparatua ez badaramat behar beste ordu?

Diseinu ia ikusezina denez, paziente guztiek inolako arazorik gabe eramaten dute gomendatutako orduetan. Baina doktoreak emandako jarraibideak betetzen ez badituzu, litekeena da hurrengo lerrokatzailea behar bezala ez ahokatzea, ez baitu bere funtzioa amaituko. Horrek prozesua atzeratuko luke. Horregatik, etengabeko jarraipena egiten dizugu, dena ondo joan dadin.

echeverria-del-valle-ortodontzia-ikusezina-zaindu

Tratamendu ostekoa:
zaintzak eta iraupena

Tratamenduaren ostean atxikigailu finko edo erauzgarri batzuk daude, prozesua osatzen eta lortutako emaitza finkatzen laguntzen dutenak. Horrela, betirako erakutsiko duzu zure irribarre berria.

1. Atxikigailu Finkoak: Alanbrezko xafla mehe batzuk dira, hortzen barnealdean jartzen direnak, letaginetik letaginera, bai goiko aldean, bai behekoan. Emaitzak aldatzea saihesten dute.

2. Atxikigailu Erauzgarriak: Zorro plastikoak dira, lerrokagailuak bezala, baina zurrunagoak eta zertxobait lodiagoak (milimetro 1). Zenbat orduz eraman beharko dituzun esango dizugu, normalean lo-orduetan.

Zenbat balio du
Ortodontzia Ikusezinak?

Ortodontzia ikusezinaren tratamenduak 1.000€ eta 6.000 € arteko kostua du, kasuaren konplexutasunaren arabera. Azken prezioa zehatz-mehatz jakiteko modu bakarra aldez aurreko azterketa egitea da. Horren arabera beharrak eta denbora tarteak ikusiko ditugu, eta, ondorioz, prezio zehatza. Informazio horrekin eskuan erabaki ahal izango duzu.

Jakin nahi duzu nola konpondu zure arazoa
eta zenbat kostatuko litzaizukeen
irribarre eder batez gozatzea?

943 428 628 telefonora dei diezagukezu, beheko formularioan edo info@echeverriadelvalle.com helbidera idatzi. Nahiago baduzu, utzi zure harremanetarako datuak eta guk deituko dizugu ondo datorkizun orduan.

Leave this field blank