Haurrentzako
Ortodontzia Funtzionala Donostian
Zer da Haurrentzako
Ortodontzia Funtzionala?
Teknika honen bidez aurpegiko muskuluak eta masailezurrak erabiltzen ditugu maxilarra hedatzeko edo geldiarazteko, ahosabaia zuzentzeko hozkadarekin arazoak sahiestearren, eta, hazten ari diren bitartean, goiko hortz-hagin handiegien tamaina murrizteko.
6 eta 11 urte bitartean aplikatzen da, baina mutiletan garezurreko eta aurpegiko hazkundea nesketan baino beranduago amaitzen denez, tarte handiagoa izaten dugu tratatzeko. Aparatu finko zein erauzgarriak aplika daitezke, kasuaren eta pazientearen arabera, diseinu pertsonalizatuekin eta haur bakoitzaren gustura egokituak.
Tratamendua amaitzean, atxikigailu erauzgarri bat erabili behar da, hala nola Klammt Aktibatzaile Elastiko bat, edo Posizionatzailea.
Haurrentzako
Ortodontzia Funtzional motak.
Aparatu Erauzgarriak
Klammt izeneko Aktibatzaile Irekia eta Elastikoa pieza bakarreko tresna funtzionala da. Akrilikoz trinkotuta dago eta elastikotasuna ematen dioten alanbrez lotuta.
Aktibatzaileak oklusio funtzional bat sortzen du. Horrek masailezurraren atzeranzko lekualdatzea tratatzen du eta aurpegiaren beheko herena garatzen laguntzen du. Gainhozkada sakonak ezabatzen ditu eta arku maxilarrak zein masailezur estuak hedatzen ditu. Horrez gain, aurrera lekualdatu diren goiko ebakortzak zuzentzen ditu, eta baita gehiegi atera direnak.
Aparatu erauzgarria da, kendu eta jar daiteke.
Eraginkorra eta erosoa da, txikia baita.
Hortzeria mistoan edo hortzeria iraunkorrean erabil daiteke.
Masailezurraren mugimendu funtzionalak optimizatzen laguntzen du.
Itxura estetiko oso ona du neurrira egindako diseinuei esker.
Aparatu Finkoa
McNamara disjuntorea, hedagailua ere deitua, maxilarraren hedapen ortopedikoa egiteko erabiltzen den aparatua da.
Aparatuak indarra egiten du maxilarraren alboetako sektoreen aurka, eta ahosabaiko fisura banatzea lortzen du. Hedapen horri esker, goiko arkuaren luzera handitzen da eta espazioa irabazten dugu.
Tratamendu hau burutzen da goiko arkuaren zeharkako lerrokaduraren kontrakzioa dagoenean, hala nola hozkada gurutzatuen kasuetan, koroa-inklinazioak zuzentzean, torke negatiboan, etab.
Haurrentzako Invisaling First.
Haurren maloklusio-arazoak Invisaling First lerrokagailu gardenekin ere zuzendu daitezke. Erosoagoak eta diskretuagoak dira. Izan ere, erauzgarriak, gardenak eta minik gabekoak dira, eta bracket-en funtzio bera betetzen dute.
Zein kasutan jo
Haurrentzako Ortodontzia Funtzionalera?
Haur batek ortodontzia behar duen jakiteko modurik onena, esperientzia duen ortodontzista batengana jotzea da. Baina gurasook oso adi gaudenez gure seme-alaben edozein arazori, hemen zerrendatu ditugu zure semeak ortodontzia behar duela pentsaraz diezaguketen egoeren zertzelada batzuk:
Hortzen malposizioa.
Angelu txarreko ebakortzak.
Esne-hortzak behar baino lehenago galtzea.
Hortz-piezen erupzio berantiarra.
Gainhozkada.
Masailezurrezko prognatismoa.
Hozkada gurutzatua.
Hozkada irekia.
Hortz biratuak.
Erdiko linea lekualdatua.
Hortzen arteko gehiegizko tartea.
Pilaketa.
Arazoak hizketarekin.
Ahotik arnastea.
Loaldiko apnea.
Nori gomendatzen zaio Ortodontzia Funtzionala?
3 edo 4 urtetik aurrerako haurrek lehen aldiz bisitatzea gomendatu ohi dugu, haien ahoarekin eta garapenarekin ohitzeko. Horrela, arazo posibleak ikus ditzakegu, hasieratik konpondu, eta 6 urtetik aurrera, behin betiko molarrak ateratzen direnean, maloklusiorik ote dagoen ikus dezakegu. Izan ere, diagnostiko goiztiarrak arazoei aurrea hartzen laguntzen du.
Ortodontzia Funtzionalaren tratamendua gomendatzen da garapen-faseetan daudenean, alegia 6 eta 11 urte bitartean. Izan ere, maxilarrak eta hortzak behar bezala hazteko diseinatuta dago, eta hori da adinik onena haien funtzionalitatea aldatu ahal izateko.
Hazkunde-aldian, askoz errazagoa da garapeneko asaldurak zuzentzea, hobeto landu baitaiteke masailezurraren hazkundea. Era berean, haurraren ohitura txarrak konpon daitezke, hain zuzen ere aho-hortzen osasunean eragin dezaketenak. Esaterako, behatza zurrupatzeko joera edo irenstean mingaina posizio txarrean edukitzea.
Ortodontzia funtzionala konponbiderik onena da hortzak eta horien garapena zaintzeko. Hala ere, edozein gorabehera kontrolatzeko oso garrantzitsua da ortodontzistarengana goiz joatea eta aldizka berraztertzea.
Tratamenduaren iraupena
Tratamenduak 6 eta 18 hilabete artean irauten du, baina kasuaren arabera alda daiteke. Izan ere, alde batetik, jatorrizko arazoaren ezaugarrien araberakoa da, eta, bestetik, ziurtatu behar da haurrak aparatua ortodontzistak adierazitako denboran daramala. Kontuan izan behar da, halaber, tratamendua ez dela kenduko behin betiko haginak agertu arte.
Jakin nahi duzu zure semearen edo alabaren arazoa
nola konpondu, eta berari irribarrea itzultzea
zenbat kostatuko litzaizukeen?
943 428 628 telefonora dei diezagukezu, beheko formularioan edo info@echeverriadelvalle.com helbidera idatzi. Nahiago baduzu, utzi zure harremanetarako datuak eta guk deituko dizugu ondo datorkizun orduan.
[form id=”6234″]