Ortodontzia Finkoa
Donostian

Zer da
Ortodontzia Finkoa?

Ortodontzia finkoan bracket-ak izeneko aparatu  bat jartzen da. Inguratu gabe, hortzaren kanpoko aldean ipintzen da, eta tratamenduaren bilakaeraren arabera diametro desberdineko arkuak erabiltzen dira.

ortodontzia-finkoa-02

Ortodontzia Finko Motak

Brackets

Metalezko bracket-ak

Metodo konbentzionala da. Metalezko pieza txikiak itsasi eta arkuen bidez lotzen dira, pixkanaka lerrokatzen diren hortz-piezen gainean hainbat presio eraginez. Gomen presioa erregulatzen joan behar da, eta emaitzak lortuko dira epe motz-ertainean.

ortodontzia-finkoa-01
Brackets

Bracket estetikoak

Metalezko bracket-en funtzionamendu antzekoa dute, baina kasu honetan bracket-a zafiroa, portzelana eta zeramika bezalako materialekin egiten da. Hortzarekin mimetizatzea lortzen denez emaitza estetikoagoa da.

ortodontzia-finkoa-03
ortodontzia-finkoa-03
Brackets

Bracket estetikoak

Metalezko bracket-en funtzionamendu antzekoa dute, baina kasu honetan bracket-a zafiroa, portzelana eta zeramika bezalako materialekin egiten da. Hortzarekin mimetizatzea lortzen denez emaitza estetikoagoa da.

Bracket estetikoen abantailak

Zeharrargiak dira eta oso gutxi ikusten dira.

Hortzaren kanpoko azalerari atxikitzen zaizkio eta haren kolorea hartzen dute.

Ez dute metal agerikorik, baina lotzen dituzten alanbrezko arkuak metalezkoak dira (batzuetan estaldura estetikoa duten alanbreak erabiltzen ditugu, eta horrela ez dira horrenbeste ikusten).

Estetika, eraginkortasuna eta erosotasuna uztartzen ditugu.

Ez dute trabarik egiten hitz egitean.

Moldatzeko denbora laburra da.

Nori gomendatzen zaio?

Ortodontzia finkoa edozein adinetako pertsonekin egin daiteke, baina ohikoena da 12 urtetik aurrera egitea. Une horretan behin betiko hortzek esne-hortzak ordezkatzen dituzte, eta sintoma hauetakoren bat ager daiteke.

ortodontzia-finkoa-gomendatua

Zein kasutan jo
Ortodontzia Finkora?

Ortodontzia finkoa tratatzeko
arrazoi nagusiak hauek dira:

Hortzak pilatuta edukitzea.

Hortzetako oklusio txarra maxilarrak gaizki lerrokatuak daudelako.

Hortzarteko espazioak.

Maloklusioak prebenitzea.

Gaixotasun periodontala.

Hortzetako piezak galtzea.

Gaizki murtxikatzea.

Hortz-esmalte higatua.

Arazoak masailezurrean.

Hortzetako oklusio txarra.

Ortodontzia Finkoaren iraupena.

Ortodontzia finkoaren tratamenduak, kasu errazenetan 12 hilabete iraun dezake, eta 30 hilabete kasu konplexuenetan. Akats handiago bat zuzendu edo beste tratamendu batekin osatu behar bada, bi urte baino gehiago iraun dezake, baina ez da ohikoa.

ortodontzia-finkoa-04

Tratamendu ostekoa:
zaintzak eta iraupena

Hortzak mugitzen dira bizitza osoan. Mugimendu hori saihesteko eta emaitza iraunkorra izan dadin, tratamendua amaitutakoan, atxikipen-etapara igaroko gara.

Etapa hau bracket-ak erretiratzen diren egun berean hasiko da. Izan ere, hitzordu horretan bertan atxikipen finkoa jarriko dizugu, hau da, kabletxo metaliko bat goiko eta beheko arkuan, letaginetik letaginera, hortz horiek berriro mugituko ez direla ziurtatzeko.

Gainera, gaueko plaka erauzgarriak emango dizkizugu, segurtasun handiagoa izan dezazun, eta aldizkako hitzorduekin konbinatzen ditugu dena primeran dagoela egiaztatzeko. 

Zenbat balio du Ortodontzia Finkoak?

Ortodontzia finkoaren tratamenduak 3.000€ eta 6.000 € arteko kostua du. Pertsona bakoitzaren beharren eta egoeraren arabera denez, tratamenduaren prezioa zehatz-mehatz jakiteko zatoz gure klinikara azterketa osoa egin ahal izateko.

Jakin nahi duzu nola konpondu zure arazoa
eta zenbat kostatuko litzaizukeen
irribarre eder batez gozatzea?

943 428 628 telefonora dei diezagukezu, beheko formularioan edo info@echeverriadelvalle.com helbidera idatzi. Nahiago baduzu, utzi zure harremanetarako datuak eta guk deituko dizugu ondo datorkizun orduan.

[form id=”6234″]