Hortzak Zuritzea
Donostian

Zer da
Hortzak Zuritzea?

Hortzak zuritzea hortz-estetika tratamendua da. Hortz-orbanak kentzea, eta hortzek tonalitate zuri eta distiratsuagoa hartzea du helburu. Azkarra, minik gabekoa, erosoa eta merkea da. Beraz, gero eta pertsona gehiagok egiten dute, gizonek zein emakumeek.

hortzak-zuritzea-donostian

Nori
gomendatzen zaio
Hortzak Zuritzea?

Zuritze tratamendua behin betiko hortzetan egiten denez, pazienteek 16 urtetik gorakoak izan behar dute. Horrela, hortz-nerbioa erabat osatuta dagoenez sentikortasun arazoak pairatzeko arriskua murriztuko da.

Hortz-tindaketa hondatu dezaketen hainbat arrazoi:

Aho-hortzetako higiene desegokia.

Ardoa, kafea, tea edo tabakoa bezalako produktuak kontsumitzea.

Esmalte-hipoplasiak.

Bitamina-urritasuna.

Fluorosia.

Kolpeak eta hausturak.

Hortzeria zahartzea.

Ahozko kolutorio eta hortzetako pasta jakin batzuk (Klorhexidina).

hortzak-zuritzea-donostian

Nori
ez zaio gomendatzen?

Haurdun edo edoskitzaroan dauden emakumeei.

Hortzetan fisura sakonak dituztenei.

Hortz-hipersentikortasuna duten pertsonei.

Nori
ez zaio gomendatzen?

Haurdun edo edoskitzaroan dauden emakumeei.

Hortzetan fisura sakonak dituztenei.

Hortz-hipersentikortasuna duten pertsonei.

Nolakoa da tratamendua?

Gure klinikan Philips Zoom WhiteSpeed tratamendua erabiltzen dugu. LED argiz aktibatutako teknologiaren bidez emaitza hobea lortzen dugu, ahalbidetzen baitu hidrogeno peroxidoa eraginkorragoa izatea koloreztatutako substantziak argitzen.

Philips Zoom klinikoki frogatuta dago 8 argitasun tonu ere zuritzeko, eta emaitza onenak lortzen ditu zuritze mistoarekin. Tratamenduaren ondoren, kit bat emango dizugu, errefortzu gisa, tratamenduaren eraginkortasuna eta iraunkortasuna luzatzeko.

Egin beharreko urratsak askotarikoak dira helburuaren arabera, baina, funtsean, hauek dira:

Inprimaketak, argazkia eta kolore-tonalitatea hartzeko kontsulta.

Desentsibilizazio-tratamendua.

Hortzoietako babesa.

Gelaren aktibazioa LED argi-teknologia aurreratuaren bidez.

Hidrogeno peroxidoarekin zuritzea.

Gel zuritzailea karbamida peroxidoarekin.

Etxean erabiltzeko kit-a.

hortzak-zuritzea-donostian
hortzak-zuritzea-donostian-zainketak

Tratamendu ostekoa:
zaintzak eta iraupena

Lehen 72 orduetatik aurrera, tratamenduak ez du mantentze edo jarraibide berezirik, baina gomendio batzuk ematen ditugu, hortzak iluntzen joatea nahi ez duen edonorentzat baliagarriak direnak:

Ez kontsumitu ardo beltza, tea edo koloratzaile artifizialak dituzten edariak.

Aho-hortzetako higiene ona eta ohikoa izan.

Egunero eskuilatzeko teknika egokia erabili.

Saihestu koloratzaile asko duten elikagai oro.

Saihestu produktu zitrikoak/azidoak: laranja, limoia, kiwia, tomatea, etab., sentsibilitatea eragin dezaketenak.

Ez edan oso edari berorik edo hotzik lehenengo 48 orduetan.

Saihestu tabakoa.

Tratamenduaren ondorengo lehen 72 orduetan erabat debekatuta dago arestian aipatutako guztia.

Zenbait balio du Hortza Zuritzeak?

Zuritzearen prezioa kasuaren konplexutasunaren arabera alda daiteke, baina 220 €-tik 990 €-ra bitartean egon ohi da.

Irribarre zuri eta distiratsu batez
gozatu nahi duzu?

943 428 628 telefonora dei diezagukezu, beheko formularioan edo info@echeverriadelvalle.com helbidera idatzi. Nahiago baduzu, utzi zure harremanetarako datuak eta guk deituko dizugu ondo datorkizun orduan.

[form id=”6234″]