Kirurgia Ortognatikoa
Donostian

Zer da
Kirurgia Ortognatikoa?

zer-da-kirurgia-ortognatikoa

Maxilarrak, masailezurrak, eta aurpegiko egiturek osatzen duten multzoaren posizioa zuzentzeko egiten den ebakuntza kirurgikoa da.

Kirurgia hori aurpegi-masailetako kirurgialariak egiten du, eta, ortodontzistarekin batera, tratamendu konbinatu bat planteatzen eta diseinatzen dute hezurrak posizio egokian birkokatzeko. Horren ondorioz osasuna eta estetika hobetuko dira, eta, kasu batzuetan, baita loaren apnearen sindromearen arazoak ere.

Hiru kirurgia ortognatiko mota daude:

Maxilarreko kirurgia.

Masailezurreko kirurgia.

Goiko eta beheko masailezurren kirurgia, kirurgia bimaxilarra ere deitua.

Zein kasutan jo
Ortodontzia Kirurgia Ortognatikora?

Tratamendu mota hori behar izateko hainbat arrazoi daude:

Desoreka aurpegiko fisonomian.

Loaldiko apnea.

ATM (artikulazio tenporomandibularra) nahasmenduak.

Maloklusioa.

Digestio-arazoak.

Ahoskatzeko arazoak.

Hortzoi-irribarrea.

Hozkada irekia.

Nori gomendatzen zaio
Kirurgia Ortognatikoa?

Bere hortzetako eta aurpegiko forma irregularrak zuzendu behar dituen edozein pertsonari. Aurpegiko hezur bat edo gehiago (kokotsa, maxilarra, masailalbo-hezurrak, etab.) neurriz kanpo handitu direnez, horrek arazoak sortzen ditu goiko eta beheko masailezurren garapenean, eta ondorioz aurpegiak ez du armoniarik.

kirurgia-ortognatikoa-donostian-norentzat
kirurgia-ortognatikoa-donostian-abantailak

Kirurgia Ortognatikoaren
Abantailak.

Aurpegiko harmonia eta estetika hobetzen ditu.

Loaldiko apnea hobetzen du.

Hozkada irekia zuzentzen du.

Hortz-irribarrea konpontzen du.

Aurpegiko asimetria desagertzen da.

Masailezurreko protrusioa zuzentzen du.

Retrognatia zuzentzen du.

Loaldiko apnea duten pazienteen arnasketa hobetuko da.

kirurgia-ortognatikoa-donostian-zainketak

Tratamendu ostekoa:
zaintzak eta iraupena

Ebakuntzak 2 eta 4 ordu artean irauten du, kasuak duen larritasunaren arabera. Ospitaleratzea 48 ordura arte luzatuko da.

Alta eman ondoren, ebakuntza ostekoak 4 aste irauten du gutxi gorabehera, eta kirurgialariak esandakoari jarraitu behar zaio. Hala ere, bigarren astean hobekuntza dator, eta are nabarmenago laugarren astean. Une horretan zure bizitza normala berreskuratzen hasiko zara.

Tratamendu ostekoa:
zaintzak eta iraupena

Ebakuntzak 2 eta 4 ordu artean irauten du, kasuak duen larritasunaren arabera. Ospitaleratzea 48 ordura arte luzatuko da.

Alta eman ondoren, ebakuntza ostekoak 4 aste irauten du gutxi gorabehera, eta kirurgialariak esandakoari jarraitu behar zaio. Hala ere, bigarren astean hobekuntza dator, eta are nabarmenago laugarren astean. Une horretan zure bizitza normala berreskuratzen hasiko zara.

kirurgia-ortognatikoa-donostian-zainketak

Zenbat balio du Kirurgia Ortognatikoak?

Kirurgia ortognatikoak 10.000 € balio du batez beste, eta 40.000 €-ra irits daiteke kasu oso konplexuetan, kirurgia berean ere prozedura osagarriak edo estetikoak egiten badira.

Baina horrelako kasuetan, ezer baino lehen, ezinbestekoa da zure egoera aztertzea, eta ezagutzea problematika eta egon daitezkeen konponbideak. Hortik aurrera, aurrekontu zehatzagoa egin ahal izango dizugu, kirurgia ortognatikoan kasu bakoitza bakarra denez neurrira tratatu behar da.

Jakin nahi duzu nola konpondu zure arazoa eta zenbat kostatuko litzaizukeen irribarre eder batez gozatzea?

943 428 628 telefonora dei diezagukezu, beheko formularioan edo info@echeverriadelvalle.com helbidera idatzi. Nahiago baduzu, utzi zure harremanetarako datuak eta guk deituko dizugu ondo datorkizun orduan.

[form id=”6234″]