Gu

Ortodontzia,
gure familiako tradizioa
(eta dagoeneko 50 urte baino gehiago dira).

Echeverria & del Valle Klinika Ortodontzian espezializatutako lehen klinika da Donostian. Hiru belaunaldi eta 50 urte baino gehiago igaro dira Zuriarrain doktoreak, ortodontziaren aitzindariak Gipuzkoan, eta Echeverria doktoreak ateak zabaldu zituztenetik.

Gaur egun, Valle doktoreak eta Echeverria doktorearen semeak haien legatuari eman diote segida, Donostiako ortodontzia-zerbitzurik onena abian jarriz diziplina anitzeko profesional-talde batekin batera.

Gure aurrekoen esperientziak, eman ziguten heziketak eta lanbidearekiko helarazitako grinak bat egiten dute gure etengabeko prestakuntzarekin, zuri ortodontzia-teknikarik modernoenak eskaini ahal izateko teknologia aurreratuenekin hornitutako instalazioetan.

ortodontzista-donostia-50-urteko-historia

Horrekin batera, Donostiako Zentroko kokapen ezin hobean egoteak, zehazki Hernani kalean, Alderdi Ederren aurrean, eta lantalde aparta izateak, ahalbidetzen digute urtero milaka donostiar eta gipuzkoarri irribarrea itzultzea.

Ortodontziarekin zerikusia duen zalantza edo premiarik baduzu, deitu, idatzi edo etorri guregana. Hemen ikusten dituzun taldekideok pozik lagunduko dizugu behar duzun guztian.

Aurrez aurreko zerbitzua
eta pertsonalizatua

Azken urteotan modan jarri dira prezioak merkatzeko Online tratamenduak, eta hori ez zaigu aukera bat iruditzen horrelako gai delikatu batean.

Gauza bat da irudi bat bidaltzea zalantza bat konpontzeko edo larrialdi bat gainbegiratzeko, baina gure doktoreek aurrez aurre eta erabat pertsonalizatuta jasotzen eta tratatzen dituzte gure paziente guztiak. Emaitza perfektua lortzeko modu bakarra delako.

Lantaldea

José María
Echeverría doktorea

Zuzendari medikoa.

Odontologian lizentziatua Alfonso X El Sabio Unibertsitatean.

Ortodontzian Masterra Lleidako Unibertsitatean.

Diamond Invisalign Kategoria.

José-María-Echeverría-doktorea
José-María-Echeverría-doktorea

José María
Echeverría doktorea

Zuzendari medikoa.

Odontologian lizentziatua Alfonso X El Sabio Unibertsitatean.

Ortodontzian Masterra Lleidako Unibertsitatean.

Diamond Invisalign Kategoria.

Maider-Fernández-doktorea

Maider Fernández
doktorea

Ortodontzilaria.

Odontologian lizentziatua Alfonso X El Sabio Unibertsitatean.

Ortodontzian Masterra Lleidako Unibertsitatean.

Ortodoncia Interceptiva (Haurrentzako Ortodontzia Prebentiboa) eta Ortopedia Funtzionala.

Ikastaro Modularra. Pgatón Formación erakundean. Odontopediatria. Ikastaro Modularra. Pgatón Fomación erakundean.